Lanean dihardugun urteotan hiru herrialdetan bultzatu ditugu garapen proiektuak: Honduras, Ekuador e India. Guztietan gizalegezko pertsonekin lan egiteko aukera izan dugu, bizitzeko oinarrizko baliabideak ez dituztenei daukaten guztia emateko prest daudenak.
Herrialde bakoitzean, misiolarien erlijio-ordenek, GKEek eta erakunde ongileek abian dituzten ekimenekin bat egiten dugu. Proiektuak desberdinak dira, leku bakoitzeko biztanleen beharrei, inguruneari eta herrialdeari berari egokituta daudelako.