IBARRATIK MISIO TALDEA
San Bartolome, 3- 1. solairua
20400 Ibarra
Tel. 676623990
ibarratik@hotmail.com
Ibarratik Misio Taldean gizarte eraldaketa, solidaritatea eta Hegoaldeko herrialdeetako pertsonen jabekuntza eta garapena bultzatu nahi ditugu; gure ekarpen xumea egin.
Hemen aurki ditzakezue burutzen ari garen proiektuen eta laguntzen ari garen herrialdeen eta pertsonen argazkiak eta lan-urte hauetan bildutako bideo eta muntaia batzuk ere bai.
Ibarratik Misio Taldea 1997an sortu zen eta 2005etik irabazi asmorik gabeko Gobernuz Garapenerako Kanpoko Erakunde Katolikoa (ONGD) da. Ibarra udalerritik (Gipuzkoa) behartsuenei zuzendutako garapenerako proiektuak finantzatzen ditugu; esaterako, etxebizitzen eta eskolen eraikuntza, osasun zerbitzuak, alfabetatzea, emakumearen sustapena, haurrak babesean hartzea (apadrinamenduak) edo heziketa tailerrak.
Nor garaHainbat gaztek eta helduk osatzen dugu taldea eta gure denboraren zati bat aprobetxatzen dugu, boluntario gisa, aurrera eraman ditzakegun garapen proiektuak bilatzeko, bultzatzeko eta horien jarraipena egiteko.
Zer nahi duguGizarte eraldaketa, solidaritatea eta Hegoaldeko herrialdeetako pertsonen jabekuntza eta garapena bultzatu nahi ditugu; gure ekarpen xumea egin.
Norekin egiten dugu lanMisiolarien erlijio-ordenekin, garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko bertan ezarrita dauden entitateekin eta Gobernuz Kanpoko Erakundeekin, eta Euskadiko eta Estatuko GKE-ekin egiten dugu lan.
Lanean dihardugun urteotan hiru herrialdetan bultzatu ditugu garapen proiektuak: Hondurasen, Ekuadorren eta Indian. Guztietan gizalegezko pertsonekin lan egiteko aukera izan dugu, bizitzeko oinarrizko baliabideak ez dituztenei daukaten guztia emateko prest daudenak.
Herrialde bakoitzean, misiolarien erlijio-ordenek, GKEek eta erakunde ongileek abian dituzten ekimenekin bat egiten dugu. Proiektuak desberdinak dira, leku bakoitzeko biztanleen beharrei, inguruneari eta herrialdeari berari egokituta daudelako.