Skip to main content

“FAMILIA SOLIDARIA” KREDITU KOOPERATIBA - BIGARREN SOLAIRUA ERAIKI

Gaur egungo kooperatibaren behar nagusia, berea izango den eremu bat lortzea da. Alde batetik mugitzen duten kapitalaren arabera, legediak hala behartzen dielako eta bestetik segurtasun neurriak bermatu behar dituztelako. Ondorioz Parrokiaren bidez lortutako lur sail batean eraikitzen hastea erabaki zuten. Eraikin osoa behin batean sortu eta hornitzea ezinezkoa zenez, etapa eta fase desberdinetan egitea erabaki zuten, orain urte batzuk ia ametsezkoa zen planteamendua osatzen ari direla ikusirik itxaropenez plazaratzen da proiektu hau.

Ibarrako udalak 2015. urteaz geroztik Kooperatibaren eraikuntzan laguntzen darrai. Apurka apurka bildu dute eraikina bideratzeko behar zen aurrekontua eta gaur egun bigarren solairua eraikitzen ari dira. Erabilera anitzeko gelak izatea ahalbidetuko du besteak beste.

                         DOKUMENTU OSOA (Clicar para verlo)