slide 1

Garapen proiektuez hitz egitean ezinbestekoa da hezkuntza-maila desberdinetan pentsatzea: umeak, gazteak, emakumeak, oinarrizko hezkuntza, lanbide heziketa, osasuna lortzeko hezkuntza...

Haurrak babesean hartzeak (apadrinamenduak) oinarrizko hezkuntza orokorra garatzen laguntzeko helburua du, milaka umeri etorkizun berri baten ateak ireki asmoz, jaiotzetik egokitu zazkien txirotasun egoerak (giza eta kultura mailakoak) halabeharrez errepika ez ditzaten. Horrela, esklabotzaren deabruzko gurpila hausten lagundu nahi diegu. Ideologia nagusiek (hirugarren mundua lehenengo munduaren despentsa gisa ikusten dutenak barne) biztanle asko gurpil zoro horretara lotu dituzte. Herrialde gehienetako historiak jasan du giza eta kultur esklabotza esperientzia hori. Orain, antza denez, praktika hori begi onez ikusten ez denez, beharrezkoa da belaunaldi berriei, eta esklabotzatik irten berri direnei, hazteko eta heltzeko erremintak ematea.

Haurrak babesean hartzea beren garapenean bidelagun izatea da; urrundik egiten dugu, baina laguntza beharra duten ume haiei aurpegia jarriz. Horretarako, gertuko harremana bilatzen dugu gutunen zein argazkien bitartez, eta batzuetan zuzenean elkar ezagutuz ere bai. Haur eta gazte horien familiei ere laguntzen diegu horrela. Euren esku jartzen ditugu askatasun amets hori egi bihur dadin behar dituzten baliabide ekonomikoak.

Ibarratik Misio Taldetik India eta Hondurasko haur eta gazteei laguntzen diegu bide horretan.

Kasu bietan, ume eta gazte horietako bakoitzaren hezkuntza prozesua laguntzeko diru-laguntza 170 eurokoa izan da 2010ean. Indian, Vedrunako lekaimeak eta  Hondurasen, berriz, Verbum Dei misiolari taldeko erlijiosak arduratzen dira diru-ekarpenak kudeatzeaz, beka jasotzen dutenen familien eta neske-mutilen jarraipena egiten, urtero, familiek bidaltzen dutenen dokumentazioa aita jauna eta amandrea bakoitzari helarazteko. 

Emakumearen, amaren eskuek bermatzen dute jasotzen duten zentimo bakoitza dagokion pertsonari iristen zaiola.

 

           Egun, 2019an 110 apadrinamenduak daude Indian eta 26 Hodurasen.