slide 1

Ibarratik Misio Taldea 1997an sortu zen eta 2005etik irabazi asmorik gabeko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde Katolikoa (ONGD) da. Ibarra udalerritik (Gipuzkoa) behartsuenei zuzendutako garapenerako proiektuak finantzatzen ditugu; esaterako, etxebizitzen eta eskolen eraikuntza, osasun zerbitzuak, alfabetatzea, emakumearen sustapena, haurrak babesean hartzea (apadrinamenduak) edo heziketa tailerrak.

Taldea osatzen dugunon bideak elkartu egin dira eta ibilbide bera hartu dugu, helmuga bera, eta harantz goaz guztion pausoei esker.

Ibarratik Misio Taldearen jatorria herriko parrokiak Ekuadorren egiten zuen elkarlanean dago, Jose Mª Garmendia apaiz ibartarrak Santa Rosan garatzen ari zen proiektuak finantzatzen baitzituen. Hala ere, ekimen horrez gain, beste batzuk ere sustatzen ziren Ibarratik. Duela urte asko hasi ziren bertako senar-emazte batzuk Vedruna kongregazioko Zoila Ganzarain lekaimeari laguntza ematen Indiako hainbat lekutan garatzen ari zen proiektuetan. Modu berean, Tegucigalpako (Hondurasko hiriburua) errealitatea gertutik ezagutu ostean, hiri horretako auzo behartsuenetakoa den Nueva Suyapako biztanleak laguntzeko ideia sortu zen.

Hiru ekimen horiek elkartu eta proiektu berean lan egiteko nahia sortu zen: Ibarrari solidaritatearen ateak irekitzea. Horrela, elkarrekin bideari ekin genion 1995an, eta egun Ibarratik Misio Taldea izenez ezagutzen den Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea (GGKE) jarri genuen martxan.

Ibarratik Misio Taldearen helburua da gizarte eraldakuntza, solidaritatea eta Hegoaldeko herrialdeetako pertsonen jabekuntza eta garapena bultzatzea. Horretarako honako helburuok dauzkagu:

  • Dirua bideratzeko bitartekari hutsak izan beharrean, gizartearen eraldaketaren alde egitea.
  • Garapen bidean dauden herrialdeetan lan egiten dugun misioei laguntza humanitarioa, sanitarioa eta ekonomikoa ematea. Misio horiekin konpartitzen dugu herrialde horiekiko senidetzea, fedean oinarrituta.
  • Kultura ata misio ekitaldiak bultzatzea
  • Herritarrek gure misioak eta elkartasuna bideratzen ditugun herrialde horiekiko sentsibilitatea, informazioa eta eskuzabaltasuna zaintzea.
  • Bultzatzen ditugun proiektuetan borondatezko lana egin nahi duten pertsonak animatu, prestatu eta bideratzea, beti ere talde espiritua zainduz.

Ibarratik Misio Taldean egiten dugun lana erabat boluntarioa da. Lantaldea osatzen dute laguntza ekonomikoa eskaintzen duten pertsonek, gure ekimenetan parte hartu edo gure lana hedatzen laguntzen dutenek.

Proiektuei dagokienez, kolaboratzen dugu misiolarien erlijio-ordenekin, garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko bertan kokatuta dauden erakundeekin eta Estatuko zein Euskal Herriko GKEekin.

Gure lanaren oinarria da urtean zehar burutzeko ekintza anitz prestatu eta aurrera eramatea. Horiekin, honako helburuak lortu nahi ditugu:

Kooperazio eta senidetze ekintzak
Gabonetako Merkatu Misiolaria, gure proiektuak kokatuta dauden herrialdeetako artisau-lanen zein entitate ongileek emandako produktuen salmenta, etab.
Sentsibilizazio ekintzak
Dokumentu-erakusketa, Aste Misiolaria, informazio argitalpenak, hitzaldiak, etab.
Ospakizunekin lotutako ekintzak
Domund, San Jose Festa, Gabon eta San Ageda egunen bezperan herriko kaleetan zehar kantatzeko ohitura, etab.
Misioei buruzko komunikazioak eta informazioa emateko ekintzak
Mahai-inguruak, lankide boluntarioen eta misiolarien komunikazioak, etab.