Skip to main content

Aste honetako asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan, parrokiko lokaletan Junta bilera ospatu dugu. Bertan Marianek, Maria Jesusek eta Xabierrek Indiako misioetan egin duten bidaien berri entzuteko aukera izan dugu. Aukera izan dute, beste behin, Zoila Ganzarain amak, beste bi erlijiosekin batera,  hiruak Vedrunak, bertan fundatu zituztenak eta ondoren fundatu diren proiektuak gertutik  nola ari dien ikusteko.

Era berean, 2018ko proiektuen memoriak egunean jarri ditugu, Ibarrako Udalak emandako diru-laguntza (19.200,00€) justifikatu ahal izateko, eta bie batez 2019ko proiektuak erredaktatzen hasteko.

Ecuador, Hnduras eta Indiako misioetan ditugun proiektuak animatzen eta bultzatzen jarraituko dugu.

Hau dena posible ahal izateko modu desberdinetan lan egiten duzuenoi, mila esker.