Skip to main content

Aurten, iraila eta martxoaren erdialdea bitartean, Suyapa Aldean premia handia eta baliabide ekonomikorik ez duen familia batentzat etxebizitza bat eraikitzeko lanak egin ahal izan dira. Era berean, Bethelen eremua zabaltzen amaitu da. Leku horretan, Anaitasun Verbum Deik (erlijiosoak eta sekularrak) haur eta gazte asko artatzen ditu, baita familiako amak ere. Klimak ez du aparteko arazorik sortu, baina langile kualifikatuen faltak zaildu egin du obren garapena.

Ibarrako Udalak parte hartu du proiektu horretan, eta dirulaguntzaren % 75 ordaindu du: 9.500,00 €.

Eskerrik asko Ibarrako Udalari eta ibartarrei proiektuaren garapenean izandako parte hartzeagatik. Urrats txikiak, familia askori duintasun pixka batekin bizitzeko aukera ematen dietenak

 CARTA DE AGRADECIMIENTO