IBARRATIK MISIO TALDEA
San Bartolome, 3- 1. solairua
20400 Ibarra
Tel. 676623990
ibarratik@hotmail.com

Ezagut gaitzazu

Nor gara

Ibarratik Misio Taldea 1997an sortu zen eta 2005etik irabazi asmorik gabeko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde Katolikoa (ONGD) da. Ibarra udalerritik (Gipuzkoa) behartsuenei zuzendutako garapenerako proiektuak finantzatzen ditugu; esaterako, etxebizitzen eta eskolen eraikuntza, osasun zerbitzuak, alfabetatzea, emakumearen sustapena, haurrak babesean hartzea (apadrinamenduak) edo heziketa tailerrak.

Taldea osatzen dugunon bideak elkartu egin dira eta ibilbide bera hartu dugu, helmuga bera, eta harantz goaz guztion pausoei esker.

Ibarratik Misio Taldearen jatorria herriko parrokiak Ekuadorren egiten zuen elkarlanean dago, Jose Mª Garmendia apaiz ibartarrak Santa Rosan garatzen ari zen proiektuak finantzatzen baitzituen. Hala ere, ekimen horrez gain, beste batzuk ere sustatzen ziren Ibarratik. Duela urte asko hasi ziren bertako senar-emazte batzuk Vedruna kongregazioko Zoila Ganzarain lekaimeari laguntza ematen Indiako hainbat lekutan garatzen ari zen proiektuetan. Modu berean, Tegucigalpako (Hondurasko hiriburua) errealitatea gertutik ezagutu ostean, hiri horretako auzo behartsuenetakoa den Nueva Suyapako biztanleak laguntzeko ideia sortu zen.

Hiru ekimen horiek elkartu eta proiektu berean lan egiteko nahia sortu zen: Ibarrari solidaritatearen ateak irekitzea. Horrela, elkarrekin bideari ekin genion 1995an, eta egun Ibarratik Misio Taldea izenez ezagutzen den Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea (GGKE) jarri genuen martxan.

© 2010 Ibarratik Misio Taldea