IBARRATIK MISIO TALDEA
San Bartolome, 3- 1. solairua
20400 Ibarra
Tel. 676623990
ibarratik@hotmail.com

Proiektuak

Maharastra

Indiako Errepublikako erdialde-mendebaldeko estatua da. Mumbai (19.499.453 biztanle) da hiriburua, Indiako gune ekonomikoa. Maharastrak 96.752.247 biztanle ditu (2001ko erroldaren behin-behineko emaitzen arabera), beraz, Indiako estaturik populatuena da. Mundu osoan, hamaika herrialdek baino ez dute gainditzen Estatu horrek duen populazioa.

Osasun eta elikadura programa
Mangaonen abiatu genuen, 1998an, gure lehen proiektua. Umeentzako eta haurdunentzako osasun eta ekikadura programa bat finantzatu genuen.

Materiala eta elikagaiak erosteko finantzazioa (Mumbai)
2000ean, Osiwarako neska umezurtzen harrera zentrorako sukalde bat eta bi ordenagailu erosi genituen.

Zabortegietan bizi direnentzako etxe baten eraikuntza
Zaborra berziklatzen eta kalean bizi den jendearentzako etxebizitzak eraikitzeko proiektua finantzatu genuen 2005ean eta 2006an. Orotara, zazpi etxebizitza eraiki genituen.

© 2010 Ibarratik Misio Taldea