IBARRATIK MISIO TALDEA
San Bartolome, 3- 1. solairua
20400 Ibarra
Tel. 676623990
ibarratik@hotmail.com

Proiektuak

India

Indiako Errepublika Asiako hegoaldean dago eta Indiako azpikontinentea ia osorik hartzen du. Indiak 1.100 milioi biztanle ditu, Txinaren atzetik, munduko herrialde populatuena da, eta ehundik gora hizkuntz erabiltzen dituzte. 3.287.590 kilometro koadro azalerarekin, planetako herrialderik handiena da. Gainera, kulturari eta naturari dagokienez, herrialde ezin aberatsagoa da India. Erlijio desberdinak, hain zuzen, bertan elkarbizitzen diren kultur eta gizarte nahasketaren erakusle dira.

Gure taldea sortu zenetik ari gara Indian lanean, Zoila Ganzarainek sortutako Vedrunas mojen kongregazioko bi kideri esker. Beraiek ematen digute parte hartzen dugun proiektuen eta bertako albisteen berri eta haiei esker jakin dezakegu zeintzuk diren zonalde bakoitzeko behar larrienak. Gujaraten eta Maharastran daude Indian ditugun proiektu guztiak.

Hondurasen bezala, Indian ere umeak babesean hartzen ditugu mojak dauden eremuetan.

Maharastra
Gujarat

© 2010 Ibarratik Misio Taldea