IBARRATIK MISIO TALDEA
San Bartolome, 3- 1. solairua
20400 Ibarra
Tel. 676623990
ibarratik@hotmail.com

Proiektuak

Honduras

Suyapa Kolonia (Tegucigalpa)


Honduras da, Haitiren atzetik, Latinoamerikako herrialderik pobreena. Giza garapen indizeari dagokionez, 115 postuan dago, Amerikako baxuenetakoa. Pobrezia nagusi da herrialde osoan, eta Cholutecan egoera oraindik larriagoa da, gosetea ere dagoelako. Tegucigalpa hiriburuan, hotel handiez gain, txabolen auzoak ere badaude. Populazioaren %90 pobrezia gorrian bizi dira eta eguneroko biziraupeneko oinarrizko baliabideak ere ez dauzkate. Segurtasunik eza da hiriko beste arazo larri bat, pobreziak eta “mara” izenez ezagunak diren kaleko bandek -batzuk oso bortitzak dira- eraginda.

Tegucigalpa lau mendi-mazelek inguratuta dago eta horietako bakoitzean txabola auzo bat dago. Supaya horietako bat da. Bertan 11.000 inguru lagun bizi dira, egurrez, txapaz edo plastikoz egindako etxeetan.

Suyapan, Verbum Deiko misiolariekin batera lan egiten dugu, beraiek bizi baitute koloniaren eguneroko bizimodua. Ibarratik erakundeak honako ekimen hauek ditu kolonia horretan:

Etxebizitzen eraikuntza
Oinarrizko proiektua da. Suyapako etxebizitzak, egurrezkoak, txapazkoak eta txatarrezkoak, maiz erortzen dira, hezatasuna izaten dute eta ez dira bat ere seguruak, eurite sasoian, batez ere. Emilia Granel misiolariaren bidez txaboletan bizi diren pertsonak laguntzen ditugu adobezko edo porlanezko etxolak egin ditzaten (gela batekoak edo bikoak, normalean). Beharrezkoa duten lehengaia ematen zaie eta esku lana aurkitzen laguntzen zaie. Horrela, eraikuntzak dakarren esfortzuaren jabe izaten dira.

Pilen, komunen eta sukaldeen eraikuntza
Pobrezia eta beharra oso zabalduta daude Suyapan. Etxebizitzak egiteko ez ezik, pilak, komunak, sukaldeak eta hormak konpontzeko ere dirua inbertitzen dute misiolariek. Azken finean, pertsonak bizimodua hobexeagoa izan dezaten lagun dezaketen proiektuak bultzatzen dituzte.

Umeak babesean hartzea (apadrinamendua)
Emilia Granelek gidatzen duen apadrinamendu sistema gure elkarlanaren beste ardatz bat da. Urteotan, familia ugarik Suyapako umeen heziketan laguntzea lortu dugu. Urteko 160 eurorekin ume horien eskolaratzea, eskolako materiala erostea eta umeentzako ekarpen bat ere lortzen da. Ekarpen horrekin umeen familiei laguntzen zaie elikadurak zein osasunak sortarazten dizkien gastuei aurre egiten.
© 2010 Ibarratik Misio Taldea