IBARRATIK MISIO TALDEA
San Bartolome, 3- 1. solairua
20400 Ibarra
Tel. 676623990
ibarratik@hotmail.com

Proiektuak

Gujarat

Hezkuntza bultzatzeko proiektuak bultzatu ditugu Gujaraten. Ikastetxeak, barnetegiak eta zientzia-laborategiak eraiki ditugu eta, halaber, zentro horietako bestelako azpiegiturak hobetu ditugu. Komunitate horietan emakumeen garapena bultzatzea izan da proiektu guztien lehentasun nagusia, haiek izaten baitute familiaren zaintzaren eta seme-alaben heziketaren ardura.

Etxebizitzen eraikuntza
Oinarrizko proiektua da. Suyapako etxebizitzak, egurrezkoak, txapazkoak eta txatarrezkoak, maiz erortzen dira, hezatasuna izaten dute eta ez dira bat ere seguruak, eurite sasoian, batez ere. Emilia Granel misiolariaren bidez txaboletan bizi diren pertsonak laguntzen ditugu adobezko edo porlanezko etxolak egin ditzaten (gela batekoak edo bikoak, normalean). Beharrezkoa duten lehengaia ematen zaie eta esku lana aurkitzen laguntzen zaie. Horrela, eraikuntzak dakarren esfortzuaren jabe izaten dira.

Ikastetxeen eta laborategien eraikuntza

2000. urtean, Sanand hirian, Ahmedabadeko lurrikarak eraitsitako eskolaren berreraikuntza finantzatu genuen. Lurrikara horren ondorioz 200.000 lagun hil ziren.

2003an, Ghoghan, Manos Unidasekin elkarlanean, eskola berriaren (balio anitzeko gela bat, hain zuzen) eraikuntza finantzatu genuen.

2007an, Ahwan (Gujarateko hegoaldean), eskolako laborategiaren eraikuntzan parte hartu genuen, bertako ikasleek kalitatezko formakuntza izan dezaten. Urte hartan ere Gohghako eskolaren ekipamendua ere finantzatu genuen, baita komunak eta jolastokia ere.

2008an, Subirreko (Gujarat) barnetegiaren eraikuntza diruz lagundu genuen. Gure ekarpenarekin eraikinaren sistema elektrikoa, arotzia eta pintura ordaindu genuen.

2009an, Unai Medikuntza Naturaleko Zentroaren eraikuntzaren bigarren faseari ekin genion.


Balio anitzeko eraikuntza (emakume eta umeentzat)

2002an, emakumeak hezitzeko gizarte zentro baten eraikuntza finantzatu genuen Modasan. Aldi berean, haurtzaindegia eta tokiko gazteentzako laguntza-eskola ere bada.

2009an, balio anitzeko gela baten eraikuntzan parte hartu zuen. Emakumeak trebatzeko zentroa ere bada, eta bilerak egiteko eta ikasleentzako eskolatik kanpoko jarduerak egiteko ere balio du. Zentro hori oso garrantzitsua da, herri horretan ez dutelako beste leku itxirik. Eraikuntzak inbertsio handia eskatzen du eta, horregatik, bizpahiru urte iraungo dute lanek.


Putzuen eta oinarrizko azpiegituren eraikuntza

2003an, Manos Unidasek Subirren eraiki duen barnetegia urez hornitzeko putzu baten eraikuntza finantzatu genuen.


Emakumearen jabekuntza

Indiaren garapena sustatzeko funtsezkoa da emakumea formatzea. Hori dela eta, 2003an, emakumea formatzeko proiektu bat finantzatu genuen Nanakantarian, Gujaratetik ipar-ekialdean.


Anbulategiak. Osasunaren zaintza

2008an, bi urteko proiektu bat finantzatu genuen, Unai Zentro Medikua (Gujarat). Ikastetxe zahar bat zaharberritu zen eskualdeko herrialdeetarako Medikuntza Naturaleko formakuntza zentro bat eraikitzeko.

© 2010 Ibarratik Misio Taldea