IBARRATIK MISIO TALDEA
San Bartolome, 3- 1. solairua
20400 Ibarra
Tel. 676623990
ibarratik@hotmail.com

Proiektuak

Ekuador

Ekuador, Hego Amerikako ipar-mendebaldean kokatuta, etnia desberdinak biltzen ditu eta kultura, natura eta arkeologia arloetan aberastasun handikoa da. Planetaren erdigunean bertan kokatuta, zero latitudean, 256.370 kilometro koadro ditu eta 24 eskualdetan banatuta dago, denak lau eskualde naturaletan: Amazonia, Sierra, Costa eta Uharteko eskualdea. Bere hiriburua, Quito, hirigune garrantzitsua eta herrialdeko politenetako bat da.

Ekuadorren, Elizbarrutietako Misioen bidez lan egiten dugu, Santa Rosan (El Oro) eta Baban (Los Ríos) dituzten proiektuetan. Duela 16 urtetik bertan bizi eta lan egiten du Jose Mari Garmendiak, Ibarran jaiotako misiolariak, gure GKEko kideak eta proiektu horietarako gure bitartekariak. Halaber, lau urtez gure kolaboratzaile izandako Izaskun Azurmendik zuzendu ditu Babako proiektuak.

Baba. Los Ríos eskualdea
Santa Rosa. El Oro eskualdea

© 2010 Ibarratik Misio Taldea