Beken gestioa

Urtero egiten duten bezala, otsailaren hasieran beken gestio martxan jartzeko garaia da Aldea Suyapan, eta horretan aritzen den ekipoa buru belarri lana egitea tokatzen zaio: familiekin elkarrizketak, ekarri behar dituzten argazkiak, notak , gutunak jaso..., dena padrinoei bidali ahal izateko.

Aldea Suyapa  127 apadrinamenduak kudeatzen dira, eta horietariko  24 Ibarratik Misio Taldetik.

Beka ez da inoiz osorik ematen. Ikasturtean zehar neska/mutil bakoitzeko jarraipena egiten da eta beharren arabera bekaren kopuruak jasotzen dituzte. Jarraipen horretan ikuste bada erantzuna positiboa ez dagoela, beka gelditu egiten da, familiarekin hitz egin, eta egoera zuzentzerakoan beka jasotzen jarraitzen dute.

Lan bikaina ekipoak egiten duena.