Informatu genjuen bezala, ekainaren 7an, larunbata, gure lehen azoka solidarioa egin genuen Zarautzen, Foruen Plazan, erdigunean, oinezkoen gunean. Zarautzen ordezkaritza dugunez, eta herrian aktiboki lanean ari garenez, Udalak aukera ematen digu azoka txikia egiteko leku eta ordutegi zehatz bat izateko. Eguraldia lagun, mugimendu handia izan zen Ibarratik Misio Taldearen azoka solidarioaren inguruan.
Gure elkarteari buruzko informazioa eman ahal izan genuen, Indiatik ekarritako produktuen (Ibarrako Piperrak) salmenta onak egin ahal izan genituen, eta ZarauzkoUdalak munduko hainbat garapen-proiektutara bideratzen duenaren berri eman genuen, zehazki 2025ean zehar egindakoen berri.
Emaitza ekonomikoa, 1580,00 €. Mila esker.
Urrian beste azoka txiki bat egingo dugu.