Skip to main content

Laguntzaile horiek:

Gabon garaia gertu daukagu eta honekin batera gure Merkatu Solidarioa. Dakizuen bezala iaz ez genuen egin, COVID-19aren ondorioz bizi genuen ezohiko osasun-egoera zela eta. Aurtengoan ere, duda eta eztabaida azkoren ondoren, abenduko Merkatu Solidarioa bertan behera iztea erabaki dugu. Beste ekintza batzuk martxan jartzeko prozesuan gabiltza, dagokion momentuan jakinaraziko dizuegu. 

Beraz, aurtengoan ere finantzatzen ditugun proiektuen laguntza ekonomikoa ez da ohikoa izango. Horregatik aukera hau aprobetxatu nahi dugu zuen babesa eskatu eta eskertzeko. Azken urtean zuen laguntza ezinbestekoa izan da gure proiektuekin aurrera jarraitzeko eta espero dugu aurrerantzean ere horrela izatea. Badakigu Ibarratik GGEan kolaboratzaile apartak ditugula eta hori oso pozgarria da.

Jarraian zuen ekarpenak zein kontu-zenbakitan egin ditzakezuen adieraziko dizuegu, egoki baderitzozue: KUTXABANK    ES18   2095   5043   97   1062974919.

Berriro ere, zuen maitasuna eta elkartasuna eskertu nahi dizuegu. Espero dugu hau guztia laster pasatzea

Agur bero bat.