Skip to main content

Otsailaren 1ean, Laskorain Ikastolan, Gabonetako Azokan bildutako diruarekin laguntza ekonomikoa jasotzeko aukeratutako proiektuen aurkezpen ekitaldian parte hartu genuen.

Ekimen honek dagoeneko 28 urteko ibilbidea du eta, ordutik, ekintza solidarioekin zerikusia duten proiektu askori lagundu die.

Ibarratik Miso Taldeak 5000,00 €jaso ditu Akwako (India) bigarren hezkuntzako eskolaren proiekturako, eta ikasgelei dagozkien mahaiak eta aulkiak emateko erabiliko da.

Mila eskerrrrr

Proiektua aurkezteko unean, egun horretan bertan proiektua gauzatzen ari den lekuan grabatutako bi bideo ikusi ahal izan genituen. Hemen eskaintzen ditugu bi bideoak.

                                                               BIDEO 1

                                                               BIDEO 2