Ibarratik Misio Taldeak, bi proiektu aurkeztu ditu:
INDIA: Ahwako Deep Darshan Eskola 1975 urtetik karitateko Vewdruna Karmeldar
Ahizpek zuzentzen duten hezkuntza-erakundea da. Ahwa herria Dang barrutiaren egoitza Gujarat estatuan, Indiako mendebaldean. Dang-en talde tribal anitzak dira. Horien artean Bhil, Konkani, Varli, Kotwaliya, Kathodi eta Gamit dira. Beraien ama hizkuntzan eskola bat irekitzeko gonbitea jaso zuten, karmeldarrak.
Proiektu honen helburua eskola horretako eraikuntza bergaitza lanak egitea izango litzateke. Sabaia konpondu, zorua aldatu, homak indartu eta ikasleetntzat gela batukk eraikitzea. Proiektua igazkoaren jarraipena da eta 90.000,00€ko aurrekontua dauka.
Ibarrako udalari 19.000 euroko diru eskaera egiten da.
HONDURAS: “Pobrezia larrian dauden familientzat oinarrizko osasuna bermatzeko eraikuntzak: letrinak, ikuztegiak eta dutxak eta suntsitutako etxea eraiki”.. Proiektu hau 2018an egindako jarraipena da, egun, eta osasun egoera kontuan hartuta, premiazkoa da hasitakoari jarraipena emateko. Proiektua, Teguzigalpako auzoa den Aldea Suyapan kokatuta dago, SINAI sektorean. BETHEL eraikina egokitu eta muturreko pobreziaegoeran
dagoen familia bati etxea eraiki da proiektu honen xedea. Proiektua, igazkoaren jarraipena da eta 10.720,25 euroko aurrekontua dauka.
EBAZPENA: Lankidetza proiektuak garapen bidean dauden herrialdeetarako lerroari dagokion 19.000€tako dirulaguntza, ondorengo elkarteari ematea.
MILA ESKERRRRRRRRR