Skip to main content

Ibarrako Udalak 2023ko proiektuetarako 17.000,00 €-ko dirulaguntza eman dela jakinarazi digu, eskatutako proiektuetarako.

Dirulaguntza hori funtsezko oinarria da proiektuak garatzeko, eta bazkideek eta egiten ditugun mezadilloek behartsuenen alde lan egiten jarraitzeko aukera ematen digute.

                                        ESKERRIK ASKO UDALBATZARI.

INDIA: Ahwako Deep Darshan Eskola 1975 urtetik karitateko Vewdruna Karmeldar Ahizpek zuzentzen duten hezkuntza-erakundea da. Ahwa herria Dang barrutiaren egoitza Gujarat estatuan, Indiako mendebaldean. Dang-en talde tribal anitzak dira. Horien artean Bhil, Konkani, Varli, Kotwaliya, Kathodi eta Gamit dira. Herrialde honen biztanlegoaren etorkizuna migrazioan datza.

Herrixka honen lurra malkartsuak dira. Errepiderik gabe eta ureztatzeko sistemarik gabe. Oinarrizko sistemak, osasuna, hezkuntza e.a. eskasak dira. Aipatu ikastetxean honetan, garatuko da proiektua. Gazteei baliabide egokiak eskainiz. Izan ere, aurten informatika laborategi nahi dute eraiki.

Proiektu honen helburu nagusiak hauek dira: ikasle tribalen ingelesa indartzea eta ahien auto konfiantza areagotzea, ikasketa giro seguragoa eskaintzea, gazte arduratsuak heztea etorkizun hobeagoa baterako, hezkuntzaren bidez, superstizio sinesteak aldatzea eta azken finean migrazioa eta lan prekarioa murriztea. Proiektua igazkoaren jarraipena da eta 12.660,73 €ko aurrekontua dauka. ·

HONDURAS: “Pobrezia larrian dauden familientzat oinarrizko osasuna bermatzeko eraikuntzak: letrinak, ikuztegiak eta dutxak eta suntsitutako etxea eraiki”.. Proiektu hau 2018an egindako jarraipena da, egun, eta osasun egoera kontuan hartuta, premiazkoa da hasitakoari jarraipena emateko.

Proiektua, Teguzigalpako auzoa den Aldea Suyapan kokatuta dago, SINAI sektorean. Pobrezian larrian bizi diren hainbat familiari letrinak eta ikuztegia hornitu, eguneroko osasun mailako bizi kalitatea hobetu nahian. Hortik letrinak , ikuztegiak eta dutxak eraikitze proiektua. Aurten 9 famili onuratuko dira. VERBUM DEI ANAITASUN MISIOLARIAREN esku dago Bethel zentroaren ardura. IBARRATIK MISIO Taldeak urtek daramatza herrialde honetan lanean. Proiektuak 11.299,73 €ko aurrekontua dakar bainan Ibarrako udalari 8.500 euroko dirulaguntza eskatzen du.