Skip to main content

IBARRAKO UDALAK 2022an egin nai ditugun bi proiektu finantziatzeko17.000,00€  diru-laguntza onartu digu. Datorren urrearen 20an dirua jasoko dugu. Proiektu hauek PROIEKTU atalean aurkitzen dira, eta hemen kaburpen txiki bat aurkituko duzue.

IBARRAKO UDALEKO AGINTARIEI PROIEKTU HAUETAN INPLIKATUAK DAUDEN TXIROEN ALDEKO ADIERAZITAKO SOLIDARITATEAGATIK, MILA ESKER.

INDIA: Ahwako Deep Darshan Eskola 1975 urtetik karitateko Vewdruna Karmeldar Ahiszpek zuzentzen duten hezkuntza-erakundea da. Ahwa herria Dang barrutiaren egoitza Gujarat estatuan, Indiako mendebaldean. Dang-en talde tribal anitzak dira.

Horien artean Bhil, Konkani, Varli, Kotwaliya, Kathodi eta Gamit dira. Herrialde honen biztanlegoaren etorkizuna migrazioan datza. Herrixka honen lurra malkartsuak dira. 
Errepiderik gabe eta ureztatzeko sistemarik gabe. Oinarrizko sistemak, osasuna, hezkuntza e.a. eskasak dira. Aipatu ikastetxean honetan, garatuko da proiektua. Gazteei baliabide egokiak eskainiz. Izan ere, aurten informatika laborategi nahi dute eraiki.
Proiektu honen helburu nagusiak hauek dira: ikasle tribalen ingelesa indartzea eta haien auto konfiantza areagotzea, ikasketa giro seguragoa eskaintzea, gazte arduratsuak heztea etorkizun hobeagoa baterako, hezkuntzaren bidez, superstizio sinesteak aldatzea eta azken finean migrazioa eta lan prekarioa murriztea.

HONDURAS: “Pobrezia larrian dauden familientzat oinarrizko osasuna bermatzeko eraikuntzak: letrinak, ikuztegiak eta dutxak”.. Proiektu hau 2018an egindako jarraipena da.Teguzigalpako auzoa den Aldea Suyapan kokatuta dago. Ordna lehentasuna ,
baliabide ekonomiko oso eskasa zituzten familiei etxe duinak ematea izan zen. Orain berriz premia handiena “beharrezkoa higienea indartzea da”. Hortik letrinak , ikuztegiak eta dutxak eraikitze proiektua.  Aurten 9 famili onuratuko dira. VERBUM DEI ANAITASUN
MISIOLARIAREN esku dago Bethel zentroaren ardura. IBARRATIK MISIO TALDEAk urtek daramatza herrialde honetan lanean