Skip to main content

Datorren irailaren 19an, eta Emeterio Arrese plazan, Ibarrako Piperraren Feria berriro ospatuko dugu, pandemiak markatutako murrizketekin. Iaz ezin izan zen ospatu. Beraz, aurten hor izango gaituzue goizeko 10:00etatik 14:00ak arte.

Gure web orriaren bitartez (http://ibarratik.org/eu)  2020an eta 2021ean egoeraren berri eman dugu. Gure artean egoera zaila izan bada, lurralde hauetan are okerrago eta lazgarriago, baita momentu honetan ere.

Hiru misio lurraldeekin dugun konpromisoa mantendu dugu: apadrinamenduak,  Aurreski Kooperatiba, baliabiderik gabeko umeentzat eskola, etxeak eraiki, Ama Zoilaren proiektua, kaleko nesken  harrera etxea … Era berea, eta sortutako larritasunezko egoeren aurrean (Montzoiak, Zikloiak, uholdeak …) zerbaitetan laguntzeko aukera izan dugu ere.

Misio lanetan leku desberdinetan ari diren batzuk agurtu behar izan ditugu: Valsama, Maria eta Anita Indiako Karitateko Vedruna ahizpak; Emi Granel, Honduraseko Aldea Suyapan, Verbum Deiko Erlijiosoa; Roxana Erlijiosoa, Ekuadorren; Marisa, gure Ibarratik Misio Taldeko partaide maitagarria. MILA ESKER ZUEN BIZITZAN EGIN eta EMAN DUZUEN GUZTIAGATIK.

DUDARIK EZ DAGO IBARRATIK MISIO TALDEAren ZEREGINA AURRERA DOA ZUEN GUZTIOEN BABESAGATIK: IBARRAKO UDALA, BAZKIDEAK, BOLUNTARIOAK eta MODU DESBERDINETAN MISIO PROIEKTUAK AURRERA ERAMATEKO KOLABORATZEN DUZUEN GUZTIOK. ZUEKIN KONTATZEN JARRAITUKO DUGU.

Edozein kontsultarako, kolaboraziorako, Honduras eta Indian apadrinatzeko, 2021eko proiektuetan (http://ibarratik.org/eu/proyectos) ekonomikoko parte hartzeko, gurekin kontaktua  jar zaitezkete.

Image removed.  Helbide Elektronikoa : Ibarrratik@hotmail.com

               Telefonoz: 630.42.02.98 – Mikel Aguirre  / 676.62.39.90 Xabier Ayerza,