Skip to main content

Lagun agurgarriak,

Dakizuen bezala, Ibarratik Misio Taldea GKEEk hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar, India, Ekuador eta Hondurasen dituen proiektuei laguntzeko dirua lortzeko. Piparraren Azoka ekintza hauen artean dago, Misio Taldeak bi postu antolatzen baititu, produktu ezberdinak saltzeko.

Aurten, azoka irailaren 15ean osptuko da, Hauspoa taldeak antolatuta.

Egun horretan bi postu jarriko ditugu; bata, lan egiten dugun herrialde ezberdinetako artisautza artikuluekin, eta bestea, gastronomia produktuekin: pintxoak, edariak eta Ibarrako baserritarrek eskainitako baserriko produktuak. Gainera, herriko tabernari eta dendariek eskainitako produktuekin osatutako saski eder bat zozketatuko dugu.

Gutun honen bitartez zuen laguntza eskatzen dugu, egun horretan jendea beharko baitugu postua jarri eta kentzeko, bertan salmentan egonteko, tortilak egiteko, etab. Gurekin kolaboratu nahi baduzue jarri harremanetan ondoregon telefonoetara deituz 676623990 (Xabier), 650416949 (Marian) edo E-mail honi erantzunez.

Zuen laguntza izango dugulakoan agurtzen gara. Jaso ezazue, aldez aurretik, gure eskerrik beroena.

Agur bero bat,