Skip to main content

Hiru urtez mahai inguruan elkartu ezinik egon ondoren, urtarrilaren 14an, larunbata, Ibarratik Misio Taldeko boluntario talde batek mahaia partekatu zuen ZABALA sagardotegian, gure taldearekin ohiko kolaboratzaileetako bat hainbat jarduera egiten ditugunean: azokak, azoka txikiak...

Azoka Solidarioan egindako lan ona, aurrera eramateko boluntarioen parte-hartze ona eta kolaborazio ezberdinak baloratzeko aprobetxatzen dugu. Zabala sagardotegiko furgoneta eta Jose Mari bertako langilea izan ditugu, Ibarratik Laskorain Ikastolako Azoka Txikira eramandakoa garraiatzeko. Era berean, datozen urteetarako azoka txiki honen alternatibak bilatzeko beharra planteatu dugu.