Maiatzak 6, igandean ospatu zen Zarauzko Boluntariotza Azokaren V. edizioa. Azoka Zarauzko Malekoian kokatuko zen, Galtxagorri elkartearen pareko eremuan. Zarauzko Udalak, Gizalde Gipuzkoako Boluntariotza Sarearekin elkarlanean, antolatzen duen ekimen honetan gizarte ekintzan lan egiten duten 17 elkarteren postuak egon ziren eta bertara gerturatzen ziren pertsona guztiek elkarte hauetan burutzen duten boluntariotza lana gertutik ezagutzeko eta, nahi izanez gero, elkartearen kide egiteko aukera izan zen. Hauez gain, aurten, berritasun bezala, herrian kooperazioaren arloan lan egiten duten 12 elkartek ere azokan izan ziren Zarauzko Solidaritate Koordinadoraren postuan.
Azokaren helburu nagusia elkarte sozialek eta boluntarioek egiten duten lana ezagutaraztea da, boluntariotzari balioa ematea eta zarauztarrengana gerturatzea.
“Boluntariotza zaintza-ekosistemaren oinarrizko zutabeetako bat da”, adierazi zuen Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak. “Gaur egun, ezin dugu ulertu komunitate ikuspegirik gabeko zaintza-eredurik. Boluntariotzak laguntzen du zaintza partekatuan oinarritutako komunitate bat eraikitzen, non besteak zaintzen ditugun eta, aldi berean, zainduak ere bagaren”.
Hauek dira aurtengo boluntariotza azokan parte hartuko duten elkarteak:
- ASEBIER, Itxaropenaren Telefonoa, Atzegi, AGI, DYA, Bizi Bide, Nagusilan, Bidez Bide, Gizalde – Sareginez, Afagi, Gurutze Gorria, ASPACE, Bihotzez, ACABE, ADEMGI, Garagune, Agadelprise
Zarauzko Solidaritate Koordinadoraren postuan parte hartu duten kooperazio arloko elkarteak:
- Munduko Begiak
- Ibarratik Misio Taldea
- Zaporeak
- TAU Fundazioa
- Calcuta Ondoan
- ORI-ZAUTZ
- MISEVI
- ACOES
- AMS
- PROYDE-PROEGA
- Hirugarren Adina
- Salvamento Maritimo Humanitario
QR honetan elkarteen informazioak eta kontaktuak ikus daitezke.
