Errege Magoek Indiara bidali dituzte Ardo Solidarioaren ekimenari esker bildutako ia 2000 euroak. 400 botila baino gehiago saldu dira. Eskerrak eman nahi dizkiet Jose Mari Arrutiri eta Xabier Ayerza Izagirreri ezinbesteko laguntzagatik. Carmen Larari, saltzailerik onena izateagatik. Irudek Group-i, Zoila Home proiektuan parte hartzeagatik. Eta botila bana erosi duzuen guztioi. Ezerezetik, zerbait ona egin dugu.
Mila esker guztioi.
Alfredo